KulturGO! - KulturPLAY! - Web bideoa Gida birtual turistiko bat, serious game kultural bat eta webgunearen goibururako bideo bat garatzeko proiektu ederra. KULTURGO! -rekin mugikorretarako APP bat sortu genuen, bide berdetik gidatzen zaituena, GPS, audiogida, irudi eta birsortze interaktiboekin. KULTURPLAY! -rekin, historia eta kondairak uztartuz, familia osoarentzako esperientzia eskaintzen duen jolasa, ikasteko eta ondo pasatzeko. Abentura zoragarria non ez duten txikiek bakarrik gozatuko.
ArditurriKO GIDA BIRTUALA
KULTURGO! tresnarekin Errenteriako erdigunetik Arditurriko meategietara garamatzan ibilbidea sortu genuen. Ibilbide ederra eta magiaz betea. APParekin beste dimentsio bat hartzen du, gure esku baitago inguruan ditugun puntu nabarmenei buruzko informazio guztia.
Aiako Harriaren mina
Intxisu jator biren eskutik bilaketa abentura batean murgilduko gara bertako biztanleen magia galdua berreskuratzeko. Lamiak, jentilak eta basandere ezagutuko ditugu, baita giltzaperatuak geratu ziren pertsonaia historikoen arima ahaztuak ere. Familian ikasteko eta ondo pasatzeko esperientzia.
Cookien politika
Cookieak eta beste bilaketa-teknika batzuk erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak eta iragarki egokiak erakusteko, gure webguneko trafikoa aztertzeko eta gure bisitariak nondik datozen ulertzeko. Gure webgunean nabigatuz, cookieak eta beste bilaketa-teknika batzuk erabiltzea onartzen duzu.